IKAZTEGIETA: Lehen gerturatzea
Aisa egitasmoaren bidez zortzi etorkin euskara ikasten ari dira Ikaztegietan. Bakarne Otegi alkateak azaldu duenez, «beti garbi izan dugun gauza da euskara, gure hizkuntza, ikasteko asmoa dutenei ahal dugun laguntza gehiena emango diogula». Jarraitu irakurtzen
ALTZO: Arnasguneari haize berria
Euskara ikasteko taldea sortu da lehenengo aldiz Altzon. Lurdes Murua zinegotziak azaldu duenez, «aurretik saiakerak egin izan dira, baina ez da lortu. Aurten lortu dugu taldea sortzea, zazpi lagunekoa, eta oso pozik gaude». Jarraitu irakurtzen
LIZARTZA: Talde giro onean, errazagoa da
Lizartzan iaz jada sortu zuten euskara klase bat, eta aurten ere argi zuen udaleko kultura eta euskara batzordeak «lan egin» behar zuela taldea aurrera eramateko, batzordeko kide diren Leire Gordo eta Aitziber Abasoloren arabera. Jarraitu irakurtzen
BERASTEGI: Euskara herrian bertan ikasteko aukera
Berastegin duela urte batzuk euskara ikasteko aukera izan bazen ere, aurten berreskuratu dute aukera hori. Amaia Azkue alkateak azaldu bezala, orain arte herritarrei euskara ikasteko «diru laguntza» eman zaie, baina aurten ereduz «aldatu» dute, Uemak egindako proposamen batetik, herrian bertan eskainiz aukera. Jarraitu irakurtzen