Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015

GBT15: bederatzigarren irratsaioa

Jon Miranda Labaien 2015eko abenduaren 2a

Oihana Iguaran gonbidatu dugu gaurko irratsaiora eta igandean Tolosako finalaurrekoan egin zuen lana aztertzeko aukera izan dugu. Horretarako Adur Gorostidi, Harituzeko kidea izan dugu lagun. Gipuzkoako txapeldun geratutako Aitor Mendiluzeri ere eskatu diogu iritzia igandeko saioaz

Bestalde, fFinalaurrekoetako fasea amaituko da igandean Eibarren. Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Felix Zubia, Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia, Mikel Artola eta Nahikari Gabilondo igoko dira Astelena pilotalekuko oholtzara. 17:30etan hasiko da saioa eta irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 19an Ilunben jokatuko den finalera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!