Altuna III.ak eta Artolak binakako txapelketa jokatuko dute

Asier Imaz 2015eko abenduaren 1a

Binakako esku pilota txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Oliten. Lehen mailakoan Tolosaldeko bi pilotari egongo dira. Jokin Altunak Merino II.arekin osatuko du bikotea, eta Iñaki Artolak Albisurekin.

Jokin Altunaren parte hartzea ziurra zen, baina Iñaki Artolaren inguruan zurrumurru bat baino gehiago zebilen. Alegiarraren lekua kolokan zegoen, Asegarcek lau aurrelarirentzat zuen lekua beterik izan zezakeelako: Olaizola II.a, Berasaluze, Bengoetxea VI.a eta Urrutikoetxearekin. Azkenik, azken hau atzelari bezala jartzea erabaki du enpresak, Aimar Olaizolarekin bikotea osatuz.

Argazkiak: Goian Binakako txapelketan parte hartuko duten pilotari guztiak gaurko aurkezpen ekitaldian (Iturria: @PilotarenTxokoa). Beheran, (https://twitter.com/21iguales) Asegarce eta Aspeko pilotariak, binakako txapelketan bikoteak osatuz. Asegarcekoak: Artola-Albisu; Bengoetxea-Untoria; Berasaluze-Beroiz eta Olaizola II-Urrutikoetxea. Aspekoak: Altuna III-Merino II; Ezkurdia-Barriola; Irribarria-Zubieta eta Martinez de Irujo-Rezola.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!