Eneko Agirre bigarren Espainiako Txapelketan

Asier Imaz 2015eko azaroaren 30a

Sprint distantzian Espainiako Mushing Txapelketak jokatu dira asteburuan Burgosen, Covarrubiasen.

Tolosako Hike Mushing Taldekoak bertan izan dira, eta emaitza onak lortu dituzte; guztiak lehenengo hamarren artean sailkatuz. Eneko Agirre izan da podium-etik hurbilen ibili dena. Zizurkildarrak bigarren amaitu zuen patinetean. Mattin Jauregi ikaztegietarra, txakur krosean lehiatu zen, eta seigarren amaitzea lortu zuen. Bijoring-ean, Larraitz Sorron alegiarra bosgarren postuarekin gelditu zen.

SAILKAPENAK
Juniorrak:
3. Aitor Agirre
6. Mattin Jauregi  

Bikejoring elite maila, neskak:
5. Larraitz Sorron


Bikejoring elite maila, mutilak:
4. Jon Gonzalez

Bikejoring beteranoak:
2. Karlos Saez

Patinetea:
2. Eneko Agirre

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!