Elikagaiak biltzeko eguna

Ataria 2015eko azaroaren 28a

Atzotik hasi eta gaurko egun osoan zehar ari dira han-hemenka, merkatal gune, dendetan, Elikagaien Bankurako boluntarioek janariak biltzen. Erosleei poltsa bat eskaini eta betetzeko gonbitea luzatzen zaio. 

Zutani elkarteko Ararantza ari da esaterako boluntario lana burutzen Tolosako denda batean eta orain arte jendarteak erakutsitako eskuzabaltasuna goraipatu nahi izan du. Elikagaiak, herriz herri, biltzen ari badira ere, ondoren Oiartzunera bidaliko dira Elikagaien Bankuaren bitartez eta ondoren, behar duenari behar bezala igorri, helaraziko zaizkio. 

Zutani Tolosako elkartearen berri ere eman du Arantzak:

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!