GI-2130 errepidea itxita dago luizi baten ondorioz

Ataria 2015eko azaroaren 25a

15:30etik dago errepidea itxita eta Ertzaintzak jakinarazi duenez "luzerako" izango dela aurreikusten dute

Ertzaintzak ATARIAri jakinarazi dionez, luizi bat gertatu da, mendi hegala errepidera erori da, bidea erabat itxiz. Itxita noiz arte egongo den ez dakite, baina "luzerako" izango dela uste dute.

Ondorioz, ezinezkoa da Tolosatik Berastegiraino igotzea, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez A-15ean Berastegiko irteeran ere auto gidariei errepidea itxita dagoela jakinarazten ari dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!