Azaroak 25 - 2015

Indarkeria matxistaren aurkako hitzordu ugari bihartik eskualdean

Ataria 2015ko aza. 24a, 16:31

Pasa den urteko irudia, Villabonan

Elkarretaratzeak egingo dituzte bihar zazpi herritan emakumeenganako indarkeriaren aurka.

ALEGIA

Azaroaren 25a, asteazkena
18:00. Alegian bizi diren emakumeen arteko harremanak sustatzeko egiten ari diren tailerraren bigarren saioa egingo dute.
19:30. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko elkarretaratzea egingo dute plazan. Herritarrei dei egin diete, parte hartzera.

Amasa-Villabona

Azaroaren 25a, asteazkena
18:00. 45 minutuko mikro-bertso saioa izango da, Santiago egoitzako egoiliarrentzat.
19:00. Elkarretaratzea, udaletxe aurrean. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
19:00etatik aurrera. Bi bertsolari ibiliko dira, zortzi tabernatan, 10 minutuko bertso saioak eskainiz. Kanturako gaia emakumeen aurkako indarkeria izango dute.

Anoeta

Azaroaren 25a, asteazkena
19:00. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako elkarretaratzea, udaletxeko arkupeetan.

Ibarra

Azaroaren 25a, asteazkena
19:30. Elkarretaratzea, EH Bilduk deituta, Bekobide plazan.

Ikaztegieta

Azaroaren 25a, asteazkena
Goizez. Eskolan, tutore bakoitzak, bere gelan, Ez ikusiarena egin txostenean proposatutako ipuina irakurriko die ikasleei.
10:30. Eskolako ikasle guztiek 5 eta 6. mailako gelak bideo bat ikusiko dute: Ni un beso más a la fuerza. Ondoren, denen artean murala egingo dute, eta gurasoak ere gonbidatu egingo dituzte.
18:00. Genero indarkeriaren prebentzioa hitzaldia, pleno aretoan, Hirusta Kolektiboaren eskutik. Ondoren, elkarretaratzea egingo dute, eskolako haur eta gurasoek egindako muralarekin.

Tolosa

Azaroaren 25a, asteazkena
20:00. Elkarretaratzea udaletxe aurrean, Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde lelopean.

Azaroaren 27a, ostirala
20:30. Difret zine emanaldia, Leidor aretoan.

Azaroaren 28a, larunbata
12:00. Flashmob erraldoia, Trianguloa plazan, indarkeria matxistaren aurka. Maixa eta Ixiarren Emakume jaio nintzen abestiarekin egin beharreko dantza Youtuben dago ikusgai, ikasteko.
12:40. Jabetze eskolako batukada feministako kideek emanaldia eskainiko dute eta, bide batez, manifestazioa girotuko dute.
12:40. Bilgune Feministak deituta, manifestazioa, Trianguloa plazatik, Hau ez da gure bakea. Autodefentsa feministaz erantzun lelopean.
* Amurrion Beldur Barik topaketa izango da, eta autobusa antolatuko dute, Tolosatik.

Zizurkil

Azaroaren 27a, ostirala
19:30. Aizan talde feministak deituta eta, udalaren babesarekin, indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, Joxe Arregi plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!