Saiaz Mankomunitateak antolatuta, bertso saioa egingo da azaroaren 27an, 22:30ean, Errezilgo Borondegin. Bertan parte hartuko dute Uxue Alberdik Unai Muñoak, Alaia Martinek eta Jokin Urangak.
Txartelak salgai egongo dira azaroaren 26a arte Albiztur, Bidania-Goiatz eta Beizamako ostatuetan. Errezilen egunean bertan ere izango dira salgai.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?