Eskualdeko zortzi lan, Beldur Barik lehiaketan

Ataria 2015ko aza. 18a, 15:41

Datorren asteazkenean, hilaren 25ean ospatuko dute Beldur Barik Topaketa Amurrion eta bertan jakinaraziko dituzte nortzuk diren lehiaketaren irabazleak.

Gaztetxoak beldurrei aurrez aurre begira jartzeko sortu zen, Beldur barik egitasmoa, eta urteak daramatzate Euskal Autonomia Erkidegoko batxilergoko neska-mutilekin parekidetasuna jorratu, eta ikus-entzunezko lanen lehiaketa bat antolatzen. Indarkeria sexista gelditzeko mezua helaraztea du helburu nagusi lehiaketak.

Aurtengo edizioan eskualdeko zortzi taldek hartu dute parte: Tolosako lauk, Ibarrako, Alegiako eta Zizurkilgo banak, eta Bidania-Goiatz, Lizartza eta Orendaingo gazteen artean osatutako beste gazte talde batek. Jarraian lan guztiak:

Eta zer? (Alegia)

Egileak: Leire Etxeberria, Lierni Etxeberria, Haizea Agirrezabala, Oihana Agirreurreta, Ane Gonzalez, Claudia Bach, Nora Alustiza, Leire Parra, Lorea Senperena, Aglana Ely eta Naiara Severino.

Esna eta lo (Ibarra)

Egilea: Gurutz Gorrotxategi

Jarrera naiz (Tolosa)

Egileak: Juan Fernandez, Idoia Malkorra eta Lore Gallastegi

Zergatik? (Tolosa)

Egileak: Alba Blanco, Antton Errekondo, Julen Sousa, Borja Perez, Leire Amonarriz, Udane Hernaez, Rita Fernandez, Asier Irad,i Bittor Goitia eta Laura Alfaro.

Egin Aurre (Tolosa)

Egilea: Luka Zabala

Hankak lurrera (Tolosa)

Egileak: Jone Sarasola, Lide Alijostes, Ainhoa Lakunza, Uxue Arrieta, Eider Calahorra, Irene Bengoetxea, Eukene Larrarte, Elene Cuadrado, Leire Mendigain, Laia Ruiz de Eguilaz, Nerea Martinez eta Leire Amonarriz.

Irmo - Iraultza Morea (Zizurkil)

Egileak: Nagore Arin, Erika Amundarain, Irune Alfonsoz, Maider Ormazaba,l Ianire Elizaran eta Leire Muñagorri.

Beldur Barik 2015 (Orendain, Bidania-Goiatz eta Lizartza)

Egileak: Maite Larrarte, Zaraia Zubeldia, Akaitz Sarasola eta Iosu Lekubide

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!