Harituz Bertsozale Taldea, Bertsotruk egitasmoaren barruan

Ataria 2015eko azaroaren 17a

26 bertso-eskolen artean bertso desafioak egingo dira azarotik maiatzera bitartean. Harituz Bertsozale Taldea izango da horietako bat.

Helduen bertso-eskolen arteko harremanak sustatu asmoz antolatu da Bertsotruk egitasmoa. Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak jarri du abian eta 26 bertso-eskolek eman dute parte hartzeko izena.

Bertso-eskola horien artean multzoak osatu dira, guztira 9 multzo. Bertso-eskola bakoitzak bere multzoko beste biak hartuko ditu etxean, eta beste bi herrietako bertso-eskolek antolatutako ekitaldietara joango da. Emanaldia edozein motatakoa izan daiteke: bertso-saio formala, bertso-bazkaria, bertso-antzerkia, bertso-jolasen bat... 2015eko azarotik 2016ko maiatzera bitarte izango da Bertsotruk.

Hauek dira multzoak:

  • ALBE - Debagoiena - Lesaka
  • Barañain - Durangaldea - Zarautz
  • Mungia/Larrabetzu - Oñati - Sakana
  • Gernika-Lumo - Harituz - Lekunberri/Leitza
  • Enkarterri - Erniarraitz - IEH
  • Agurain - Gabiri - Lasarte-Oria
  • Aramaio - Hernani - Zumarraga/Urretxu
  • Goierri - Kakiturri - Txingudi
  • Markina-Xemein – Orio

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!