Eskualdeko gaztetxoak Munduko Txapelketan

Eskualdeko gaztetxoak Munduko Txapelketara bidean dira jada

Maier Ugartemendia 2015eko azaroaren 14a

Lloret de Mar-en (Herrialde Katalanak) jokatuko den Arteo Futboleko eta Mikrofutsaleko Munduko Txapelketan parte hartuko dute Euskal Herria ordezkatuz hamar gaztek, horietako bederatzi eskualdekoak

2003an jaiotako gazteak dira guztiak, eta Jon Leundaren gidaritzapean ariko dira Munduko Txapelketan, Euskal Herria ordezkatuz. Gaur abiatu dira Lloret de Mar-era eta bihar jokatuko dute Areto Futboleko lehen partida, 12:00etan, etxeko taldearen aurka.

Ostirala bitarte 10 partida inguru jokatu beharko dituzte, eta ostiralean amaiera ekitaldiaren ondoren itzuliko dira etxera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!