Datorren astean, korri egiteko bi aukera eskualdean

Asier Imaz 2015eko azaroaren 6a

Azaroaren 14an Larramendiko Krosa jokatuko da, eta 15ean Ikaztegietan.

III. Larramendi Krosa azaroaren 14an izango da. Benjaminen, alebinen, infantilen, kadeteen eta helduen lasterketak izango dira 15:30etik aurrera. Azken lasterketa helduena izango da, 16:30ean, eta bi distantziatan korri egiteko aukera izango dute: 5 edo 10 kilometrotan.

Izena emateko bi aukera daude: eguna baino lehen herrikrossa.eus webgunean, eta egunean bertan, lasterketak baino ordubete lehenago, Larramendiko Plan B tabernan.

Haurren lasterketa doakoa izango da, eta helduena 6 edo 10 eurokoa; distantziaren arabera.

Ikaztegietan, hurrengo egunean

Azaroaren 15ean, igandez, Ikaztegietan izango da krosa. Senior eta beteranoen mailako lasterketa izango da, 10 kilometroko ibilbidean. 11:00etan hasiko da krosa, eta maila bakoitzeko lehen hiru gizon eta emakumeek garaikurra jasoko dute. Izena herrikrossa.eus webgunean eman behar da, 10 euroren truke. Egunean bertan, 13 eurotan jarri dute izen ematea, 09:00etatik 10:30era.

Bestalde, antolatzaileek ikaztegietarrei deialdi berezia luzatu diete. Aurten krosak 25 urte beteko ditu, eta urte horietan parte hartu duten herritarrei irteerara agertzea eskatu diete, argazkia ateratzeko. Ondoren, lasterketan parte hartzera ere gonbidatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!