Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015

GBT15: bosgarren irratsaioa

Ataria 2015eko azaroaren 5a

Aurreko asteburuan Zestoan eta Ormaiztegin izan ziren saioetan jasotako bertsoak entzun ditugu eta igandean azken final laurdeneko saioan ariko diren Oihana Iguaran, Unai Mendizabal eta Mikel Artolaren inguruan galdetu diegu eskualdeko bertsolari eta bertsozaleei

Urretxun lortu zituen 473,5 puntuak ez ditu nahikoak izan Irazuk sailkatzeko. Final aurrekoetan kantatu nahi badute hortik gora ibili beharko dute Oihana Iguaranek, Unai Mendizabalek eta Mikel Artolak. Unai Agirre, Beñat Lizaso eta Manu Goiogana izango dituzte alboan Eskoriatzako final laurdenean.

Tolosaldeko bertsolari batek, Beñat Iguaranek, dagoeneko lortua du final aurrekoetan aritzeko txartela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!