Hike Mushing Taldeko kideak, podiumean

Ataria 2015eko azaroaren 4a

Asteburuan hasi da Hike Mushing taldea txapelketetan lehiatzen, eta Burgosko lasterketetan podiumean izan dira maila bat baino gehiagotan.

Asteburuan jokatutako txapelketan, bi distantziako lasterketak izan dira, leku berean. Bata, distantzia erdikoa, eta bestea esprint motakoa.

Distantzia erdian, 16 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute bi egunetan, bizikletan nahiz patinetan, eta beti ere, txakurraz lagundurik. Bizikleta proban Eneko Agirre izan zen azkarrena eta Carlos Saezek bigarren egin zuen. Patinajean ere Agirre izan zen azkarrena. Aitor Huergok, berriz, hirugarren postua lortu zuen.

Esprint mailan, berriz, lau kilometro egin dituzte. Bizikletan eta txakurkrosean igo ziren podiora eskualdeko kirolariak. Jon Gonzalez bigarren izan zen bizikletarekin eta Mattin Jauregi hirugarren korrika.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!