Santa Zezilia egunaren bueltako emanaldiak prestatzeko entseguak

Ataria 2015eko azaroaren 2a

Santa Zezilia eguna izango da azaroaren 22a. Musikariek euren egun handia ospatuko dute eta Loatzo Musika Eskolak emanaldiak eskainiko ditu herriz herri. Entseguak hasi dituzte egunotan.

Musika tresnen entseguak izango dira lehenik eta behin: azaroaren 2an, Adunako musika eskolan 19:00etan eta Zizurkilen Otañon 18:00etan; azaroaren 3an, Ibarrako kultur etxean 19:00etan; azaroaren4an, Villabonako musika eskolan 17:30ean eta 18:15ean eta Altzoko eskolan 16:20ean eta 17:00etan; Iruran eta Anoetan, azaroaren 5ean egingo dituzte entseguak, Iruran musika eskolan 19:30ean eta Anoetako Hozpel  kaleko udal lokalean 19:00etan; Alegian, azaroaren 6an, 18:45ean bilduko dira eskolako musika gelan. Azaroaren 9an, bestalde, haurrek egingo dute entsegua 13:45ean auditorioan.

Geroago etorriko dira entsegu orokorrak: azaroaren 11n eta 18an Altzon, azaroaren 16an Anoetan eta Zizurkilen, azaroaren 17an Iruran eta Adunan, azaroaren 18an Villabonan eta azaroaren 19an Alegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!