Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015

GBT15: laugarren saioa

Jon Miranda Labaien 2015eko urriaren 29a

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final laurdenak abiatu dira. Urretxun kantatu zuten Beñat Iguaranek eta Jexux Mari Irazuk. Bigarren egin zuen Iguaranek eta laugarren Irazuk. Biekin hitz egin dugu txapelketari eskainitako saio berezian

Larunbatean Agin Laburuk irabazi zuen saioa eta zuzenean sailkatu da Zarauzko saioan kantatzeko eta igandean, Beñat Gaztelumendi gailendu zen eta beraz, Tolosako final erdian kartel burua izango da.

Igandean Errenterian izan zen final laurdenean jasotako bertsoaldi onenei ere errepasoa eman diegu aste honetako saioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!