Altuna III.a eta Jaka igandean, Iñaki Artola astelehenean

Asier Imaz 2015eko urriaren 29a

Lau t'erdiko Txapelketako partidak, Tolosaldeko pilotarienak, Donostian eta Tolosan jokatuko dira. Ataria Irratiak zuzenean eskainiko du asteleheneko pilota jaialdia.

Lau t’erdiko Txapelketako partidak igandean eta astelehenean jokatuko dituzte Tolosaldeko pilotariek. Igandean, jaialdia Donostiako Atano III.a pilotalekuan izango da, 17:00etatik aurrera. Lehen partidan Altuna III.ak jokatuko du Bengoetxea VI.aren aurka. Final laurdenetako ligaxkako azkena izango da amezketarrarentzat. Final erdietara sailkatzeko 13 tanto egin beharko ditu amezketarrak. Bigarren partida, Promozio Txapelketakoa izango da. Bertan, Erik Jaka lizartzarrak Taintaren aurka neurtuko ditu indarrak.

Ataria Irratian, zuzenean
Iñaki Artolak astelehenean jokatuko du ligaxkako azken partida, Olaizola II.aren aurka. Jaialdia Tolosako Beotibar pilotalekuan izango da, 17:00etatik aurrera. Lehen partida, Berasaluze-Zabala eta Arretxe II-Beroizen artekoa izango da. Ondoren jokatuko du alegiarrak, eta partida hori Ataria Itarriak zuzenean eskainiko du. Artolak aurrera egitea oso zaila dauka. Horretarako Altuna III.ak Bengoetxea VI.ari irabazi behar dio igandean, eta ondoren, Beotibarren, alegiarrak Olaziola II.a bost tantoren azpitik utzi beharko luke.

Gaur aukeratu dituzte pilotak Artolak eta Olaizola II.ak Beotibarren. Goizuetarrak 105,4 eta 105,2 gramokoak hautatu ditu, eta alegiarrak 104,9 eta 104,6koak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!