Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015

GBT15: hirugarren saioa

Ataria 2015eko urriaren 21a

Final laurdenak hastear direla txapelketaren antolakuntzari begiratu diogu. Gontzal Agote, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako koordinatzailea, Zigor Leunda epaimahai taldeko kidea eta Iker Iriarte gai jartzaile taldekoa izan ditugu gurean.

Final zortzirenetan eskualdeko bertsolariek egin duten lana gogora ekarri dugu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari eskainitako irratsaioan. Lauk egin dute aurrera eta final laurdenetan ariko dira eskualdeko beste bertsolari batekin, Jexux Mari Irazurekin batera.

Hain zuzen, Jexux Mari Irazuk eta Beñat Iguaranek, Urretxuko Ederrena frontoian kantatuko dute lehen final laurdenean, larunbatean, 17:30ean hasita. Ondoan izango dituzte, Eli Pagola, Nerea Elustondo, Asier Azpiroz eta Agin Laburu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!