Altunak burumakur utzi du Artola

Ataria 2015eko urriaren 16a

22-14 amaitu da gaur, Atano III.ean, Altuna eta Artolaren artekoa; ligaxkako lehen partida izan da eskualdeko bi pilotariek jokatu dutena

Sakea gorri atera den arren, lehen tantoa Artolak egin du. Hala ere, hortik aurrera amezketar gazteak lau t'erdikoan ohikoa den tanto bolada bat izan du eta 11-04 aurreratzea lortu du. Artolak ez dizkio lanak erraz jarri, baina Altuna nagusi izan da eta Artolaren hutsek ere amezketarrari lagundu diote.

Alegiarrak ez du etsi, eta 13koan berdinketa lortu, eta 13-14 aurretik jartzea ere lortu du. Baina, Altunak berriro ere sakea berreskuratu eta 22ra arte beste tanto bolada bat egitea lortu du. Garaipena eman dion tanto bolada. Biek borrokatu duten arren, Altuna izan da nagusi gaurkoan, eta Artola kantxan deseroso egotea lortu du.

Altunak lortu du ligaxkako lehen tantoa, eta hurrengo partidak noren aurka jokatuko dituzten jakiteko Olaizola eta Bengoetxearen arteko partidaren zain egon beharko dute bi gazteek.

 

Jokin Altunaren hitzak:

Iñaki Artolaren hitzak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!