Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015

Abenduaren 19ra aurreratu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

Ataria 2015eko urriaren 16a

Finala, abenduaren 20rako zegoen iragarrita. Egun horretarako Espainiako hauteskundeak deitu dituzte eta horren aurrean finala egun batez aurreratzea erabaki du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.

Horrekin lotuta, asteazkenetik, urriaren 21etik aurrera salgai jarriko dira finalerako sarrerak. Gainerako saioetarako bezala, sarrerak internetez eros ahalko dira www.bertsosarrerak.eus webgunean. Horrez gain, herrialdeko hainbat lekutan ere salgai egongo dira finalerako sarrerak. Eskualdean, Tolosako Kantabriko tabernan eta Villabonako Amasa kafetegian. Bertan, azaroaren 20ra arte egongo dira salgai.

Gaztetxoen sarrera 10 euroan da, Bertsozale Elkarteko bazkideena 15 euroan, eta gainerakoena 20 euroan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!