Ait Chaou eta Ibarbia munduko lehen hamabiren artean

Asier Imaz 2015eko urriaren 6a

Argazkia: EH-ko Mendi Lasterkarien Selekzioa

Igandean Lantau 2 Peaks mendi lasterketa jokatu zen Hong Kong-en. Euskal Herriko Selekzioa ordezkatuz bertan izan ziren eskualdeko bi korrikalariak. Munduko Koparen laugarren eta azken aurreko proba zen.

Aitziber Ibarbiak zazpigarren amaitu zuen igandean Lantau 2 Peaks mendi lasterketa. 03:15:15eko denbora behar izan zuen zizurkildarrak Munduko Kopako laugarren proba amaitzeko. Yngvild Kaspersen norbegiarra izan zen 23,6 kilometroko ibilbidea amaitzen lehena, emakumeetan, 02:42:04ko denborarekin. Ibarbiak, Hassan Ait Chaouk bezala, Euskal Herriko Selekzioa ordezkatu zuen Hong Kong-en.

Gizonezkoetan 11. amaitu zuen Hassan Ait Chaouk. 02:35:12ko denbora behar izan zuen billabonatarrak ibilbidea osatzeko. Bonnet Remi suitzarra izan zen gizonezkoetan azkarrena, 02:14:07ko denborarekin.

SAILKAPENAK

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!