Omenaldi beroa jaso du Marino Lejarretak

Jexux Murua 2015eko urriaren 5a

Atzo, Ordizian Marino Lejarretari eskainitako omenaldian elkartu ziren errepideak utzita baina oraindik sasoiko dauden txirrindulariak. Ikaztegieta, Alegia, Amezketatik Larraitzerako bidean ikusteko aukera izan genuen profesional ohi andana, 150 guztira.

Batzuk aipatzearren, Marino Lejarreta bera, Chiapucchi eta Maximiano Lelli italiarrak; Fabio Parra Kolonbiarra; Joane Somarriba, Beloki anaiak, Leanizbarrutia, Gorospe anaiak, Roberto Laiseka, Patxi Vila euskaldunak; eta eskualdeko Abraham Olano, Balentin Dorronsoro, Iñaki Murua eta Josune Gorostidi.

Taldekako erlojuaren aurkakoa antolatu zuten, bosna laguneko 30 talde izan ziren, eta ikusi ahal izan zenenez, lehiatzeko grina ez dute galdu. 33 kilometroko ibilbidea osatu ostean, Laisekaren taldea izan zen azkarrena:

  1. Laiseka ……………………….. 0:51:25
  2. Orkli …………………………… 0:52:13
  3. Maximiliano Lelli …………. 0:53:24
  4. Joseba Beloki ……………….. 0:53:42
  5. La cicloturista ………………. 0:54:32
  6. Olano ………………………….. 0:54:46
  7. Chiapucchi …………………… 0:55:13
  8. Orbea …………………………… 0:55:13
  9. Pico Las Nieves ……………… 0:55:41
  10. Diaz Zabala …………………… 0:56:06

Argazki gehiago eta bideoa Goierriko hitzan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!