Ekintzailetza astea ospatuko da astelehenetik aurrera

Ataria 2015eko urriaren 2a

Tolosaldea Garatzenek antolatuta, urriaren 5etik 9ra Ekintzailetza Astea ospatuko da Tolosaldean.

Hazkunde ekonomikoa eta enplegu-aukera berriak sortzeko, ekintzaileen dinamismoa "beharrezkoa" dela azaldu du garapen agentziak, eta buru-belarri horretan dihardutenei laguntza emate aldera, honako egitaraua prestatu du:

Urriak 5
“Ekiteko Gakoak. 10 aholku praktiko”
Bultz - Lan aholkularitza etxearen hitzaldia

Urriak 6
“Negozioaren sustapen aktiboa sarean, bezeroak lortu eta salmentak areagotzeko” tailer praktikoa
SPRI erakundeak gidatua

Urriak 7
“Ekintzailetza Eredu Berriak: Impact HUB-aren esperientzia”
Donostiako Impact HUB-ak eskainitako hitzaldia

Urriak 8 & 9 Octubre
“Gazteekin Ekiten: Negozio Ideiak sortzen” tailer praktikoa
MANAHMANA aholkularitzak gidatutako tailerra

Ekitaldi guztietan parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da zubeldia@tolosaldea.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!