Gaur egun 2.913 pertsona daude langabezian Tolosaldean, eta %13,16koa da langabezia tasa. Martxoan, berriz, ia puntu bat altuagoa zen tasa, %14,25ekoa hain zuzen. 3.155 langabetu zeuden orduan, orain baino 242 gehiago.
Azken hiru hilabeteetako joerak aztertuta, Aduna, Alkiza, Hernialde, Orendain eta Tolosan soilik eman dira gorakada nabarmenenak. Tolosan, esaterako, ekainean baino 32 langabetu gehiago daude. Orendainen ere ia erdia zen ekaineko langabetu kopurua.
Beherakadarik nabarmenena, berriz, Ibarran eman da. 25 langabetu gutxiago daude ekainetik. Martxoko datuekin alderatuta, berriz, bi puntuan jaitsi da tasa.
Herriz herri, hemen:
