Erronka handirako prest

Eneritz Maiz Etxarri 2015eko urriaren 1a

Amasa-Villabona, Anoeta, Ibarra eta Tolosako ikastoletako taldeak ariko dira lehian, igandean, Usurbilen.

Igandean Usurbilen izango da aurtengo Kilometroak jaia. Tolosan egin zen ikastolen festan sortutako Erronka egitasmoak bere bidea egin du, eta aurten ere 14-16 urteko gazteei zuzendurik dagoen ekimena ospatuko da, 21 ikastola tarteko.

Gazte hauei Kilometroen festan parte hartze aktiboagoa ematea du helburu, eta baita protagonismoa ematea ere. Egitarau ofizialean txertaturiko egun osoko erronka izango da, tartean ariko dira, nor baino nor, Anoeta, Amasa-Villabona, Ibarra eta Tolosako ikasleak. Proba zirraragarri eta ikusgarrien bidez, Gipuzkoako gainontzeko Ikastoletako gazteez osaturiko taldeen arteko lehia izango da. Dagoeneko proba batzuk eginak dituzte, eta baita taldearen aurkezpen bideoa ere. Orain egun handia baino ez zaie falta, igandekoa. Talde bakoitzak, ordea, kapitainak izango ditu laguntzeko: Ibarrakoek Ainhoa Galarraga eta Lander Otermin; Anoetakoek Maider Eizmendi; Amasa-Villabonakoek Ane Iriarte eta Aitor Ormazabal; eta Tolosakoek Asier Mujika.

1- Anoetako Herri Ikastola

2- Laskorain Ikastola

3- Uzturpe Ikastola

4- Zubimusu Ikastola

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!