Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015

Oihana Iguaran eta Iñigo Gorostartzu, bihar, Elgoibarren

Ataria 2015eko urriaren 2a

Larunbatean Elgoibarko Herriko Antzokian jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final zortzirena, 17:30etan hasita. Manu Goiogana, Unai Muñoa, Iban Urdangarin, Manex Mujika  eta gure eskualdeko bi ordezkari: Oihana Iguaran amasarra eta Iñigo Gorostarzu berastegiarra izango dira oholtza gainean.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final zortzireneko saioa da Elgoibarren jokatuko dena eta bertan irabazten duen bertsolariak final laurdenetarako zuzeneko sailkatzea lortuko du. Hain zuzen ere, urriaren 8an Eskoriatzan jokatuko den final laurdenetara egingo du, Unai Agirre, Lasarte-Oriako saioan irabazi zuen Beñat Lizaso, eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste hiru bertsolarirekin.

Fase honetako saio guztietan bezala, binaka, gaia emanda aritu beharko dira, zortziko txikian, handian eta hamarreko txikian. Bakarka bi lan egin beharko dituzte bertsolariek, lehen puntua emanda bina bertso bota zortziko txikian eta gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso, kartzelakoan. 

Saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai. Gaztetxoen sarrera 4 euroan da, Bertsozale Elkarteko bazkideena 6 euroan, eta gainerakoena 9 euroan. Saioetako egunean sarrerak aretoetako leihatilan 16:00etatik aurrera jarriko dira salgai.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!