Amaitu dira heldu askoren oporrak, eta gure ikasle zein seme-alabenak ere. Beraz, hilabete luzeetako errutinara itzuli beharko dugu. Itzulera arintze aldera hemen Idoia Apaolazak eman dizkigun zenbait aholku:
-Urduritasuna: Zenbait ikasleei,egoera berriek urduri jartzen diote. Eskolako errutinara ohitu bitartean, normala da urduriago egotea.Ondorioz, beldurrak ager daitezke (amets gaiztoak), mugituagoa egon daiteke, "lotsagabeago". Pazientziaz hartuko dugu eta gure burua kontrolatzen saiatu ANINO!
-Ohera joateko ordua :oporretan gaueko hamaiketan oheratzen badira, eta gorputza aldaketara ez badugu ohitu, normala da gure haurrak nekatuta egotea. Beraz, ahalik eta azkarren ohera joateko ordua azkartuko dugu, hau da, bederatziak eta hamarrak bitartean. Honela, gorputza lehenago ohituko da kurtsoko ordutegira.
-Otorduekin ere berdin.
-Irakurtzea komenigarria da. Oporretan ez badute eskolako lanik egin, komenigarria da poliki-poliki irakurketa praktikatzea, hausnartzea...
-Extra eskolak: Haurra ez ito extra eskolekin. Beraien nahia kontutan eduki eta horren arabera antolatu, bestela ITO egingo dira, gogoratu kurtsoa luzea dela eta soberan nekatzen direla..
-Gomendagarria da ikas urtea animoz eta ikuspegi positiboaz hastea. Horregatik guraso bezala kurtsoaren aspektu positiboez hitz egingo diogu;eskolan lagunekin egongo zara berriro, etab. gutxiago kostako zaio itzulera eta motibatuago hasiko da.
-Ikastolara joatea kostatzen bazaio, aisialdia antolatu dezakegu, hau da, ikastolatik irtendakoan zerbait atsegina egin dezala. Baita asteburuan ere. Nahiz eta ikastolan egon behar duen, denbora librea ongi pasatzeko daukala jabetuko da.