Bihar hasiko da Lurraldebusen zerbitzuaren neguko ordutegia

Tolosaldeko Ataria 2015ko abu. 31a, 16:08

Tolosako Orixe Ikastetxeak eskola ordutegiak zabaldu dituenez, zerbitzu hobea emate aldera, zerbitzuaren ordutegiak ere aldatu dituzte.

Neguko ordutegietan Santa Lutziako geralekua izango da abiapuntu eta helmuga, ikasleen eskaerari erantzuteko. Ikastetxeko irteera ordua aldatu denez, zerbitzuen ordutegia honela geratu da (Klikatu hemen ordutegi eta zerbitzu guztien ordutegiak kontsultatzeko):

 TO01 Tolosa > Alegia > Amezketa > Abaltzisketa linea

Tolosako San Frantziskoko geralekutik 15:10ean eta 15:35ean irteten diren zerbitzuek ordutegi hau izango dute: Santa Lutzia geralekutik 15:25ean irtengo dira astelehenetan eta astearteetan; San Frantziskoko geralekutik 15:30ean asteazkenetik ostiralera, eta 16:20an astelehenetik ostiralera. Hortaz, Abaltzisketatik abiatzen diren zerbitzuak 15:55ean eta 16:45ean irtengo dira.

TO02 Tolosa > Ibarra > Berrobi > Elduain > Berastegi linea

Astelehenetik ostiralera beste bidaia bat jartzen da: Santa Lutziatik 15:30ean astelehenetan eta astearteetan, eta Asunción Klinikatik 15:35ean asteazkenetik ostiralera. Gainera, itzulerako zerbitzu osagarri bat eskainiko da Berastegitik 16:10ean.

TO03 Tolosa > Txarama > Lizartza > Orexa linea

Astelehenetik ostiralera beste bidaia bat jartzen da: Santa Lutziatik 15:30ean astelehenetan eta astearteetan, eta Kondeaneko Aldapa kaleko 3tik 15:35ean asteazkenetik ostiralera. Gainera, itzulerako zerbitzu osagarri bat eskainiko da Orexatik 16:00etan.

TO04 Tolosa > Ibarra > Belauntza > Leaburu > Gaztelu linea

Astelehenetik ostiralera beste bidaia bat jartzen da: Santa Lutziatik 15:30ean astelehenetan eta astearteetan, eta Ibarra kalea 3tik 15:35ean asteazkenetik ostiralera. Gainera, itzulerako zerbitzu osagarri bat eskainiko da Gaztelutik 16:00etan.

TO07 Asteasu > Zizurkil > Villabona > Irura > Anoeta > Tolosa linea

Egungo Villabona-Asteasu lineak astelehenetik ostiralera 16:00etan eskaintzen duen zerbitzua Tolosatik (Zezen plazako geralekua) abiatuko da 15:30ean. Gainera, itzulerako zerbitzu osagarri bat eskainiko da Asteasutik 16:10ean.

TO08 Larraul > Asteasu > Zizurkil > Villabona > Aduna linea

Beste bidaia bat jartzen da astelehenetik larunbatera: Larrauletik 16:25ean irtengo da, eta Adunara 16:50ean iritsiko da.

Horrez gain, erabiltzaileen eta Abaltzisketako Udalaren eskaeren erantzunez, luzatu egingo dira TO24E Alegia-Orendain lineako bidaiak Abaltzisketako Pildain-Gazteraztegi bidegurutzeraino.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!