Udako Argazki Lehiaketa 2015

Bidali zure argazkia igandea baino lehen

Ataria 2015eko abuztuaren 26a

Aukeratu uda honetan atera duzun argazkirik politena eta bidali argazkiak@ataria.info-ra. Sari ederrak ditugu banatzeko. Hemen dituzue orain arte jasotakoak.

Oporrak. Batzuek honezkero ahaztuak dituzte, beste batzuk bukatu berri eta oporrak orain hartu dituenik ere izango da. Urrutira joanda edota etxearen bueltan geratuta, beti gustura hartzen dira opor egunak. Egun horiek iruditan jasotzea ere oso ohikoa da, eta guk horiek jaso nahi ditugu 2015eko Udako Ataria argazki lehiaketan. 
 
Dagoeneko hasiak gara jasotzen, eta parte hartzaile guztien artean irabazle suertatzen denak, Arantzako (Nafarroa) Aterpean bi lagunentzako afaria, gaua eta gosaria eskuratuko ditu.
 
Bigarrengo saria, harpidedun edota sare sozialen eskutik etorriko da, eta Lurlanen bertako produktuez osatutako  sorta bat izango da. Hilaren 16an argitaratuko dira zortzi argazki finalistak eta hilaren 23a bitartean argazki ederrenaren aldeko bozka eman beharko dute. Bozka ematen duten harpidedunen artean, berriz, Tolosaldeko Ataria-ko produktuekin osatutako sorta bat zozketatuko da.  
gandea, izango da argazkiak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzaile bakoitzak irudi bat bidaltzeko aukera izango du argazkiak@ataria.info helbidera. Izen-abizenak, herria, telefonoa eta argazkiaren azalpen txiki bat jarri beharko dira. Argazkiak, 300ppp-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko ditu. 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!