Ohikoak dira argazki lehiaketak, eta uda honetako oporrak iruditan biltzeko ahalegina egingo du TOLOSALDEKO ATARIA-k. Argazkirik onenak bere saria ere izango du.
Parte hartzeko uda honetako argazki bat bidaltzea nahikoa da. Dagoeneko oporrak eginak izanez gero, zure udako argazkirik onena argazkiak@ataria.info helbidera bidali dezakezu. Izen-abizenak, herria, azalpen txiki bat eta telefono zenbakia jartzea nahiko da.
Irudiek 300ppp-ko bereizmena eta 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dituzte.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?