'Pikadero' filma ikusi ahal izango da Zinemaldian

Ataria 2015eko uztailaren 24a

Aurtengo Zinemaldian euskarak ez ezik, eskualdeak ere izango du tokirik. Izan ere, Zuzendari Berriak atalean Pikadero emango dute. Filmeko bi protagonistak eskualdekoak dira: Alkizako Barbara Goenaga eta Tolosako Joseba Usabiaga.

Atzo Zinemaldian ikusi ahal izango diren hainbat filmaren berri eman zuten Madrilen. Horien artean dago eskualdeko ordezkaritza duen Pikadero pelikula. Komedia erromantikoa da eta bikote gazte batek krisia dela dituen gurasoen etxetik joateko dituzten arazoen inguruan hitz egiten du. Ben Sharrock eskoziarrak zuzendu du eta euskaraz eta gaztelaniaz filmatu dute.

Film honen bertsio laburrak, Patata tortilla izenekoak, Eskoziako Bafta sarietan bi sari jaso zituen otsailean, talentu berrien atalean, drama eta gidoi onenarenak, hain zuzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!