Igarondo, dominak pilatuz

Erabiltzailearen aurpegia Igarondo Urpekoak 2015ko uzt. 14a, 12:30

Azken hilabetean Espainiako Txapelketa desberdinetan parte hartu dute.

Pasa den ekaina amaieran hasi zuten bidea Alacant-en, Espainiako Infantil eta Kadeteen txapelketan. Taldeko lau igerilari lehiatu ziren bertan: Intza Egizabal, Jon Telleria, Markel Arrecibita eta Maddi Goenaga. Bi mutilentzat lehenengo txapelketa izan zen Alacantekoa. Neskei dagokienez, bere aurreko markak hobetu zituen Goenagak, eta Egizabalek, 3 dominekin egin zuen etxera buelta: bi zilar eta brontze bat.

Azken asteburu honetan berriz, Bartzelonako Club Esportiu Mediterrani kiroldegian egon dira Igarondokoak, Espainiako junior eta senior txapelketan. Oraingo honetan, 5 domina lortu dituzte Irati Lakuntza eta Aras Karakusen artean; urrezko 3 domina lehenak eta zilar eta brontze bana bigarrenak.

Izadi Egizabal, Ainhoa Tolosa, Mikel Esteban, Patxi Monge, Gregorio Mancisidor, Ane Gorostegi, Olatz Eizmendi eta Maria Magre izan dira txapelketan lehiatu diren beste igerilariak, ur azpiko nahiz gaineko probetan. Saririk ez eskuratu arren, euren ahalegin eta izerdi guztia kanporatu zuten Jon Espina trainerraren eta Maitane eta Ana co-trainerren aholkuak jarraituz.

Aipamen berezia merezi du ere taldeko Unai Erasok, apustuaren irabazlea eta txapelketako animatzaile nagusia izan baita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!