Saharatik oporrak bakean pasatzera

Irati Saizar Artola 2015eko uztailaren 9a

Iritsi dira haur sahararrak Tolosaldeara. 19 haurrek hartu dute egoitza eskualdean eta abuztu bukaerara arte aprobetxatuko dituzte oporrak. 

Tolosaldeako Udalek eta "Tolosaldea Sahararekin" elkarteak, "Oporrak Bakean 2015" programaren barruan Saharako errefuxiatuen eremuetako 19 ume ekarri dituzte eskualdera. 15 Villabonan egongo dira, horietatik 11 Amasako apaiz etxean eta 4 Villabonako zenbait familiatan, beste hiru Tolosako familiek hartu dituzte eta azkenak Alegian izango du egoitza. Gaur arratsaldean egin diete ongi etorria Villabonako Udalean. Horren ondoren, gozoki poltsa banaz gozatzeko aukera eduki dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!