Anoeta eta Irurako udalek euskara ikasteko diru laguntzak emango dituzte. 2014 - 2015 ikasturtean euskara ikasten aritu diren herritarrek udaletxean aurkeztu behar dituzte ikastaro amaierako agiriak.
Euskara ikasteko udako ikastaroren batean matrikulatzeko asmoa duenak, matrikulatu orduko egin beharko du eskaera udaletxeetan.
Udako euskarazko ikastaroak
Bestalde, UEUk antolatzen dituen udako euskarazko ikastaroetan parte hartzeko asmoa duten anoetarrek eta irurarrek diru laguntza eskatzeko aukera dute.
Gainera, Irurako Udalak, EHUko udako euskarazko ikastaroetan parte hartzen dutenak ere lagunduko ditu diruz.
Laguntza hauen inguruko informazio guztia, www.anoeta.eus eta www.irura.eus helbideetan dago.