40 graduren bueltako beroari aurre egin behar

Eneritz Maiz Etxarri 2015eko ekainaren 30a

Gaurkoan tenperatura ia 40 gradura iritsi da. Beroari aurre egiteko igerilekuak izan dira aukera, eta horren adibide, Asteasu.

Beti ez da horrela izaten, baina iragarritako beroa iritsi da.  Alegiako estazioan, 13:10 eta 13:20 artean 39,5 graduko tenperatura izan da.
 
Bihar ere ildo bereko eguraldia izango da, eta bero horren aurrean eguzkitik babestea eta ondo hidratatzea gomendatu dute, bereziki haurrak eta pertsona helduak. Etxeetan leihoak itxita mantentzea gomendatu dute eta eguzkiak jotzen duen lekuetan pertsianak ere ixtea. Arropa eta oinetako arinak janztea, eta batez ere itzaletan egotea edo eguzkitik ondo babestea.
 
Iker Ibarluzea eguraldi mutilak, bihar oraindik orain hego haizea ibiliko dela dio eta tenperatura nahiko beroa izango dela, nahiz eta atzokoarekin alderatuta 2-3º behera egingo duen. Biharko, berriz, freskalditxo txikia sartuko da, ipar-haizeari esker baina ostiralean berriro ere 40º inguruko tenperatura izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!