Tiralariak Errezilen eta aizkolariak Orion

Asier Imaz 2015eko ekainaren 26a

Gipuzkoako aizkora eta giza proba txapelketetako jardunaldiak jokatuko dira igande honetan, eskualdeko ordezkari ugarirekin.

Gipuzkoako bigarren mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jardunaldia jokatuko da igandean Orion, herriko plazan, 12:00etan. Bertan ariko dira eskualdeko hiru aizkolari: Jon Irazu zizurkildarra; Jexuxmari Mujika ibartarra eta Jokin Alkizalete asteasuarra. Horiekin batera, Luis Mari Txapartegi eta Aitor Urteaga izango dira.Egin beharreko lana: 2 enbor 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako moztea izango da. Lehenengo hiru denbora onenak Usurbilen, uztailak 4ean ospatuko den Gipuzkoako 2.mailako aizkora finalerako sailkatuko dira.


Bestalde, egun berean, 18:00etan, Gipuzkoako Taldekako Giza Proba Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da Errezilen. Aurtengo txapelketa lau jardunaldiz osatutako ligaxka moduan ospatzen ari dira; proba bakoitzean lortutako sailkapena kontutan hartuko delarik txapelduna erabakitzeko. Talde bakoitza osatzen duten zortzi kirolariak 660 kilotan sartu beharko dute eta 20 minutuz ariko dira lanean, 900-1000 kilo arteko harriarekin. Andutz (Itziar); Berrobi; TopeNatxiok (Mendaro) eta Tarinak (Deba) dabiltza lehian. Lehen jardunaldia berrobitarrek irabazi zuten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!