Beñat Urretabizkaiak irabazi du San Joan Pilota Txapelketa

Asier Imaz 2015eko ekainaren 24a

 18 1435169842885
 9 1435169833799
 5 1435169829731
 4 1435169828835
 2 1435169827025
 6 1435169830625
 7 1435169831537
 8 1435169832430
 3 1435169827943
 10 1435169834748
 11 1435169835665
 12 1435169836883
 13 1435169838290
 14 1435169839188
 15 1435169840103
 16 1435169841024
 17 1435169841929
 1 1435169825445

Elite mailan zortzian utzi du ikaztegietarrak Santxo. Promesetan Lasok jantzi du txapela, eta kadeteetan Arangurenek.

Txapelketa osoa bezala, Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu dira San Joan Pilota Txapelketako finalak, lau t'erdian. Harmailek itsura polita erakutsi dute, eta kantxan, kadeteen finala izan da ikusgarriena. Beste bietan, irabazleak erraz nagusitu dira.

Arratsaldeko lehen finala kadeteen artekoa izan da. Zubizarreta askorentzat faborito zen, baina Arangurenek ederki jokatu du. Pilota bizi mugitu du usurbildarrak, eta Zubizarretan ez du bere jokoa nagusitzerik lortu. Hala eta guztiz ere, ataundarrak sakea hartzen zuenean, tantoa erraz amaitzen duela erakutsi du.

Aranguren:

Hurrengo finala promesa mailakoa izan da. Lasok izugarri jokatu du, eta hasi bezain pronto 22ra iritsi da. Errandoneak jokatu behar zuen finala, baina lesioa medio, bere lekuan Mitxelena aritu da. Ez du inondik inora Laso gelditzen asmatu. 

Laso:

Elite mailakoa izan da jaialdiko azken finala. Santxo azken aldian bolada oso onean dago, ia txapelketa guztietan finalera iritsiz. Gaurkoan faboritoa bera zela pentsatzen zutenek, ezusteko aparta hartu dute. Beñat Urretabizkaia ikaztegietarrak pilota airean ibili du, eta Santxo erabat partidatik kanpo eduki du. Sakez 11 tanto lortu ditu Urretabizkaiak. Horri, usurbildarrak egindako falta bat gehitu behar zaio. Markagailuan 15-5 zihoazela, ikaztegietarrak kolpea hartu du besoan, kontra kantxan aulki baten ertza jo ondoren. Ez du ondorio larririk izan, eta berriro jokoa martxan jarri denean, Urretabizkaiak lehen bezala jarraitu du, tantoak pilatuz.

Urretabizkaia:

 

MARKAGAILUA:

Kadeteak

Aranguren       18

Zubizarreta     12

Promesak

Mitxelena     4

Laso           22

Eliteak

Urretabizkaia    22

Santxo                8

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!