#E21 Gure Esku Dago

Indar erakustaldi bat baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko ekainaren 22a

Superpotentziak egunkarien orrialde laranjetan azaltzen dira. Orrialde zurietan ere bai, naranjetan agertzen denaren sukaldeko lanak egiten.

Superpotentziak askotarikoak izan daitezke, ordea, eta atzo Jon Maiak sekula eman zaion erabilera ederrena eman zion hitz horri: "Euskal Herria superpotentzia emozionala da".

Bostak betetzea zen egutegian gorriz margotzeko erronka. Eta, tamalez, erronka gogor bilakatu zen, astebururo beste zenbait grinagatik betetzen diren estadioak betetzea. Baina, eskuz esku iaz, oihalez oihal atzo, bat egin genuen, beste behin, ideia desberdin baina gogo beraren jabe garen herritarrok. 

Ez mitin politikorik, ez lau urte barrurako promesarik, ez lehia zentzugaberik: soil-soilik erabakitzeko gogoa. Herriaren gogoa, zaharrena, heldu, gazte nahiz haurrena. Indar erakustaldi bat baino gehiago baita, jende zoriontsua herri libre batean ikustea, eta ikusi nahi ez dutenak ere begiratzera behartzea. 
 
Atzo betekada eta hautetsontzia, bihar erabakitzeko, txoria genuelako eta dugulako maite...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!