Sare ikertzen ari da Auzitegi Nazionala

Ataria 2015eko ekainaren 22a

Sarekideak lortzeko hainbat ekimen egin dituzte azken hilabeteetan Tolosaldean

Euskal presoen eskubideen alde lan egiten duen plataformak debekatutako elkarteren batekin harremanik duen ikertzeko eskatu du APAVTek, BERRIA egunkariak zabaldu duenez.

Terrorismoaren Biktimak Babesteko Plataformaren arabera, Sarek hilaren datorren larunbaterako antolatu duen egitasmoak "ETAko kide izatea edo hari laguntzeagatik zigortutakoak goratzea" du helburu.

Auzitegi Nazionalak Espainiako Poliziari, Guardia Zibilari eta Ertzaintzari eskatu die iker dezatela Sare plataformaren atzean legez kanporatutako elkarteren bat ote dagoen.

Gaixo dauden presoak aske uzteko, giza kate bat osatzera deitu du Sarek datorren larunbaterako. Leizaola plazatik abiatuko da giza katea, Santiago ospitalearen aurretik, eta Justizia Jauregiraino iristea du helburu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!