#E21 Gure Esku Dago

Urumea eta Anoetaz haratago, festa edonon

Mikel Iraola 2015eko ekainaren 22a

Atzokoa etengabeko festa giroa izan zen Donostian: goizetik gauera arte. Kalez kale musika taldeak, dantzariak, musika taldeak, erraldoi eta buruhandien konpartsak eta bestelako norbanakoak izan ziren giroa jarriz.

Eguerdian, hainbat herritako erraldoi eta buruhandien konpartsek kalejira egin zuten, dultzainero eta txistularien laguntzaz. Tartean ziren, besteak beste, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo konpartsak.

Miniestadioaren ondoan egindako kontzertu maratoian, berriz, jende ugari bildu zen, Lain, Glaukoma, Su Ta Gar, Ze Esatek edo Skakeitan bezalako taldeen ikuskizunaz gozatzeko. Hor ere, helburu guztiak bete zituztela azpimarratu zuten arduradunek.

Eguzkipean dantzan ibili zen jendea. Itzalpean, berriz, jende mordo batek deskantsurako edo bazkarirako aprobetxatu zituen baita lekurik txikienak ere. Ez zen izan, ordea, festa giro hori estaliko zuen aterperik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!