#E21 Gure Esku Dago

"Eskualdeko espektatibak bete ditugu"

Mikel Iraola 2015eko ekainaren 22a

Tolosaldeko Gure Esku Dagoko ordezkariak balorazio baikorra egin du igandeko egunaz, baita urte osoan egindako ekimen ezberdinez ere. 

Nekatuta, baina pozik. Horrela topatu zuen TOLOSALDEKO ATARIAk Beñat Sarasola ekitaldi nagusiaren ondoren. "Egun luzea izan da eta nekatuta gaude, karga fisikoagatik baino, karga emotiboagatik. Baina emankorra izan da. Inoiz ahaztuko ez dugun eguna izan da". 

Eskualdeari dagokionez, helburuak "beteta" geratu direla dio Sarasolak: "Beti nahi izaten da gehiago, baino badugu horretarako denbora. Lehengo urteko giza katean adina jende edo gehiago lortu dugu". 

Eta bihartik aurrera zer? Lehenengo, deskantsua behar dutela azpimarratu du tolosarrak: "Ordu asko sartu ditugu eta eskertuko dugu deskantsua. Eta etorkizun hurbilari begira, lehen erronka jende gehiago erakartzea izango da". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!