#E21 Gure Esku Dago

Laguntzaileen lana, ezinbesteko

Mikel Iraola 2015eko ekainaren 21a

5.500 boluntario aritu ziren Euskal Herri osoan zehar guztia ondo joan zedin lanean. Horietatik 270 inguru eskualdekoak izan ziren. 

Goizean goizetik izan ziren lanean Donostian Tolosaldeko ordezkariak. Anoeta Estadioaren kanpoaldean bildu ziren gehienak, eta azken argibideak entzun ondoren, ekitaldi nagusian egin zen mosaiko erraldoia prestatzen aritu ziren. "Denok egin behar dugu lan horrelako egunetan, gogorra da baina gustura egiten den horietakoa" azaldu zuten horietako batzuek.

Guztien artean bazen hutsune bat. Inaxio Agirrerena. Tolosako ordezkariek gogoan izan zuten: 

Beste 90 lagun oihal katean izan zira laguntza lanetan. Ekitaldia amaituta ere, guztia jasotzeko lanean izan ziren guztiak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!