#E21 Gure Esku Dago

Oihalez jositako olatu erraldoia

Mikel Iraola 2015eko ekainaren 21a

Erabakitzeko eskubidearen aldarriak milaka herritar batu ditu Donostian. Urtean zehar josi, margotu eta apaindutako oihalak erakutsi dituzte eguerdian. 

Dantzan, kantuan, arraunean edo olatuarena egiten. Era guztietara aldarrikatu dute erabakitzeko eskubidea eguerdian Urumea ertzean. Eskualdetik ere herritar ugari gerturatu da. 

11:30etarako jendez gainezka zen eskualdeko herritarren eremua. Hamaiketakoa egiteko aprobetxatu dute askok. 12:00etan iritsi da olatu erraldoia. 'Badator, badator!'. Telak gogoz, ilusioz eta indarrez astindu dituzte. 17:30ean Anoeta Estadiora iritsiko da olatu hori. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!