I. Ataria Pilota Txapelketa

Finalak jomugan

Ataria 2015eko ekainaren 19a

Asteburu honetan, gaur-biharretan, jokatuko dira I. Ataria Txapelketa honetako finalerdiak. Lehiatuak izan dira final-laurdenak, eta are lehiatuagoak izango dira finalerdiak; partida estuak ikusi genituen ia maila guztietan, eta halaxe espero dira izatea datozenak. 

Eskuzkoak jokatzeko, Benjaminak Alkizara bilduko dira gaur arratsaldean; alebin mailakoek, gaur baita ere, Ikaztegietan dute hitzordua; infantilak, berriz, Amezketan ariko dira bihar arratsaldean. Paleta finalerdi guztiak larunbat arratsaldean jokatuko dira Tolosako Beotibarren. Sinistu merezi duela pilotari txiki hauen gogo eta trebezia ezagutzea.

Larunbat arratsaldeko partidak bukatzen direnean jakingo dugu nortzuk jokatuko dituzten finalak, uzatailaren 4ko eguartean, Tolosako Beotibarren. Hirurehun eta hogei pilotari, 45 neska eta 275 mutil, aritu dira orain arteko faseetan. Bada zerbait. Antolaketan bide lagun ditugu eskualdeko Pilota Elkarteak (Atzapar, Aurrera-Saiatz, Behar Zana, Intxurre, Sendi-Ekintza, Tolosa K.E, Txulobi, Zazpi-Iturri, Ziotza) eta  Albiztur, Alkiza, Altzo, Berastegi, Ikaztegieta eta Lizartzako Pilota Eskolak. Gogotik eskertu nahi dugu beren laguntza, bestela ezinezkoa zatekeelako hau aurrera ateratzea. Esan behar dugu ere, Tolosaldeko Atariakook gustura gaudela elkarlanerako bilgune hau sortzeko aukera izan dugulako. Egin ditugu laprast txiki batzuk, ari denari gertatzen zaizkien horietakoak, baina horiek alde batera, guztia primeran doala iruditzen zaigu. Ondo doana hobeto bukatzea da orain egin beharrekoa, eta horretan jarriko ditugu gure ahalegin guztiak, uztailaren 4a, finalen eguna, daukagu jomugan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!