64 proposamenetatik 10 lehenetsi, 2 milioi euro erabiltzeko

Jon Miranda Labaien 2015ko eka. 16a, 17:52
Iaz 250 mila bideratu ziren Aiztondoko liburutegi mankomunatura eta abendurako prest egongo da

Partaidetzazko aurrekontuen barruan, bihar 19:00etan egingo da eskualdeko batzarra Tolosako kultur etxean

Bigarren fasean da Foru Aldundiaren aurrekontuko 2 milioi euro Tolosaldeko eskualdean zertan erabili erabakitzeko partaidetza prozesua. Bihar 19:00etan eskualdeko batzarra egingo da, egindako proposamenen artean 10 lehenesteko.

Guztira 160 jaso dira apirila eta maiatzean zehar, herrietan egin diren bilera irekietan. Horrekin batera, postontzietan eta internetez ere jaso dira ekarpenak. Proposamen guztiak aztertu dira baina horietako batzuk alde batera utzi dira. «Gaia Foru Aldundiaren eskumenekoa izatea eta eskualde izaera edukitzea ziren proposamenei eskatzen zitzaizkien bi baldintzak eta ekarpenetako batzuk ez dute bete», aipatu du Miren Arbelaitz Foru Aldundiko partaidetza teknikariak. «Beste batzuetan proposamenak elkartu egin dira, gai berari buruzkoak zirelako».

Beraz, 64 proposameneko zerrenda da gaurko bileran mahai gainean jarriko dena. Gaika sailkatu dira egitasmoak: berrikuntza, landa garapena, turismoa, ingurumena, kirola eta mugikortasuna, esate baterako. Memoria historikoa, berdintasuna, parte hartzea eta euskara atalean, adibidez, 28 kanala eta Ataria irratirako antenak jartzea da aurkeztutako proposamenetako bat.

Tolosaldeko 28 herrietako herritarren parte hartu ahal izango dute gaur arratsaldeko batzarrean. Tolosako kultur etxean egingo da eta aurkeztuko diren proposamen horietatik 10 lehenetsiko dira.

Ondoren, Foru Aldundiari hautatutako egitasmoen zerrenda bidaliko zaio, egitasmoen bideragarritasuna aztertzeko. «Proposamen bakoitzaren aurrekontua eta zehaztapen teknikoak jasoko dira txostenean».
Irailean, berriz ere eskualdeko herritarrekin bi bilera ireki egingo dira behin betiko proiektuak aukeratzeko.

Hauexek dira proiektu guztiak:

 

  BERRIKUNTZA
                         
1 Brigada multizerbitzua, 50 urtetik gorakoei zuzendua
2 Ekintzailetasuna eta enpresa berrien sorrera sustatzeko pizgarri programa
3 Landa eremuko interes guneen kokalekua zehazteko tresna bat sortzea
4 Erosketak banatzeko zerbitzu itinerantea
5 Telekomunikazio sarea sortzea eskualde guztirako
                         
  TURISMOA
                         
6 Tolosaldeako Ostatuak biziberritzeko plana
7 Turismoa sustatzeko ikus entzuneko erreportajeak
8 Tolosaldea Eraikitzen: Tolosaldeko herritarrak identifikatuko dituen marka bat eraikitzea
                         
                         
  LANDA GARAPENA
                         
9 Landa paisaia fundazioa sortzea
10 Eraikuntzan egurraren erabilpena bultzatzeko neurriak hartu udalen bidez
11 Baserri-bideen mantenua
12 Landa eremuko herri bideen konponketarako urteroko diru-laguntzaz gain, langabetuentzako programa bat bideratzea hori egiteko
13 Basoen zaintza bermatu
14 Landare inbaditzaileak ezabatzeko plana
15 Banku moduko bat egin herrietako baliabideak partekatu ahal izateko
16 Eskualdeko lurren inbentarioa egin, eskualdeko agroaldea bat sortze bidean
17 Sutarako edo berokuntza sistema jasangarrietarako produktua sortzen laguntzeko proiektua
18 Inguruko ondarea zaindu eta ikustaraztea
19 Azterketa bat egin Hernio-Gazumeren baliabide naturalak balioan jarri eta landa garapena sustatzeko
20 Lehen sektorea suspertu eta berrantolatzeko azterketa egin ingurumen eta ekonomiaren ikuspegitik
21 Elikagaien autogestio eta manipulazioa egiteko proiektu eta azpiegitura partekatua sortzea
22 Eskualdeko ekoizleen produktuak zuzenean saldu
23 Hernio-Gazume KBE-ri dedikatu dagoen Interpretazio zentroa lagundu
                         
  OROIMEN HISTORIKOA, EUSKARA, BERDINTASUNA ETA PARTE HARTZEA
                         
24 Oroimen historikoa landu genero perspektibarekin
25 Eskolaz kanpoko ekintzak euskaraz sustatzea ikasle guztientzat
26 Etxeko lanetan eta zaintza lanetan ari diren emakume kanpotarren jabekuntza eta lan arloko babes juridikoa bermatzeko proiektua
27 Tolosaldea mailan emakumeen etxe bat sortzea
28 Emakumeen ahalduntzerako plan integral bat egiteko baliabideak jartzea
29 Indarkeria matxistaren prebentziorako plana edo programa bat landu nerabe eta gazteentzat
30 Landa eremuko emakumeen egoeraren inguruko diagnosia egin
31 Tolosaldean euskararen normalizazioan elkarlanean (Tolosaldea Garatzenen euskara zerbitzua)
32 28 kanala eta Ataria irratiko antenak jartzea
33 Sormenetik: Azoka espazio moduan bizirik eta dinamiko mantentzeko kultur ekimenak sustatzea
34  Euskara irakasle ibiltaria
35 Tolosaldeko etorkinei zuzendutako plan bat egin eta garatzea, euskara ikasteari garrantzia berezia emanaz
36 Gazteen eta gazteekin hitanoaren erabilera indartzeko plana
                         
  GIZARTE POLITIKA
                         
37 Mendekotasunak dituzten pertsonentzako laguntzak handitu
38 Saiaz mankomunitateko furgoneta berria erostea
39 Gizarteratzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntza
                         
                         
  KIROLA, KULTURA ETA GAZTERIA
                         
40 Tolosaldeako herri txikietako haur eta nerabeei zuzendutako proiektu edo programa bat sortzea aisialdia euskaraz izan dezaten
41 Belaunaldi artean dagoen etenaldia gainditzea
42 Herri txikietara egokitutako eskola kirola sustatzeko programa
43 Alegiako futbol zelaian belar artifiziala jartzea
44 Naturan, kirolaz bizi eta hezi proiektua
45 Adineko pertsonek gimnasia egiteko tresneria jartzea kalean, aire libreko gimnasio publikoak jarriz
46 Udal artxiboen saretzea
47 Kulturarako eskualdeko ekintza plana, lurralde oreka mantenduko duena eta kultur dinamizatzaileak herri txikietarako
48 Erreferentziazko kultur proiektu bat sortu eskualderako
49 Ondare historikoa berreskuratu eta aisiarako eta turismorako aprobetxatu.
                         
 

INGURUMENA ETA LURRALDE GARAPENA
                         
50 Eskualdeko hondakin organiko eta errefusaren transferentzia-planta
51 Hondakin organikoaren kudeaketarako 1go sektorearekin elkarlana
52 Kimaketa-hondakinenen kudeaketa
53 Eskualdeko energia planari jarraipena eman eta ekintzak abian jarri
54 Purinei irtenbidea eman
55 CO2n balantze positiboa duen nekazaritza eredu batetarako trantsizioa
56 Hondakinen lau edukiontziak berreskuratu
57 Hondakinen sortzaile bereziekin konpostajea landu
58 Ingurumen zaintzarako industria plan bat
59 Eraikin publikoen beroketarako biomasazko galdaraz ordezkatu gaurko sistemak
                         
  MUGIKORTASUNA ETA BIDE AZPIEGITURA
                         
60 Tolosa-Azpeitia errepidea zabaltzea
61 Herri-guneetako abiadura moteltzeko neurriak
62 Landa eremuko bide azpiegituren mantentzea modu antolatu batean egin eta horretarako finantzaketa eredu berriak bilatu
63 Oinezkoen bideak egokitu, haien segurtasuna bermatzeko
64 Tolosaldeako bidegorri sarea osatzen joatea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!