Oihana Iguaranentzat lehen saria Aiztondo Gutun Lehiaketan

Ataria 2015eko ekainaren 15a

Ostiral iluntzean Alkizako liburutegian banatu zituzten Aiztondo Gutun Lehiaketako sariak. Lau mailatan bereizita parte hartu dute lehiakideek, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu duen zortzigarren edizioan.

Txikienen sailean, bi alkizarrek lortu zituzten lehen bi sariak. Oihana Fernandez de Larrinoak eta Izaro Iruretagoienak. 6 eta 8 urte bitarteko gazteek hartu dute parte kategoria honetan.

B mailan, Yasmina Elokili zizurkildarrak eskuratu zuen lehen saria eta Aiora Roteta alkizarrak bigarrena. Ondorengo kategorian lehiatu dira 12 eta 16 urte arteko gazteak eta bigarren saria Shrabani Aranburu alkizarrarentzat izan da. Maila honetan lehen saria Nahia Esnaola berastegiarrak eskuratu du.

Hain zuzen, 16 urtetik gorakoen artean bigarren saria, Nahiaren anaiak, Inhar Esnaolak eskuratu du eta lehen saria, berriz, Oihana Iguaranek. Bigarren aldia du amasarrak saria eskuratzen duela.

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten herrien arteko idazlerik onenari, Ixiar Irulegi alkizarrari, bi lagunentzako otordu bat oparitu diote. Epaimahaikideek aipamen berezi bat ere eman zuten ostiralean: Hariz Mujika astesuarrak eraman du.

SARIAK

A maila:

-1. saria: Oihana Fernandez de Larrinoa (Alkiza)

-2. saria: Izaro Iruretagoiena (Alkiza)

B maila:

-1. saria: Yasmina Elokili (Zizurkil)

-2. saria: Aiora Roteta (Alkiza)

D maila:

-1. saria: Nahia Esnaola (Berastegi)

2. saria: Shrabani Aranburu ( Alkiza)

E maila:

-1. saria: Oihana Iguaran (Amasa)

-2. saria: Inhar Esnaola (Berastegi)

Aiztondo Mankomunitateak eskaintzen duen sari berezia:

-Ixiar Irulegi (Alkiza)

Epaimahaikideek izendatutako aipamen berezia:

-Haritz Mujika (Asteasu)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!