Gutuna: «¿A que te follo por 1,50?»

Maialen Dorronsoro eta Ane Aldalur 2015eko ekainaren 11

Larunbatean Anoetako jaietan izan ginen eta, parranda amaitutakoan, etxerako trenerantz abiatu ginen lagun batzuk. Aurretik bi neska gindoazen eta besteak atzetik. Bat-batean mutil kuadrilla baten aldamenetik pasa ginen, eta honakoa bota zigun haietako batek: «¿A que te follo por 1,50?».

Hori entzun genuenean haiengana jo genuen, kontu eske, eta mespretxuz jaso gintuzten. Guk esan genien ea zertan ari ziren, eta matxista hutsak zirela, eta beraiek erantzun zuten bromak hartzen ez genekiela, eta beraiek oso pertsona finak eta aurrerakoiak zirela, arazoa gu izango bagina bezala. Umiliatuta sentitu ginen eta haietako batzuk oldarkor agertu ziren, besoekin keinuak eginez, «Zer? Zer?» esanez eta iraindu gintuena babestuz. Guk espero ez bezala, kuadrilla hartako inork ez zigun babesik adierazi. Gure lagun taldea etorri zenean alde egin genuen, haiekin ez baitzegoen hitz egiterik.

Honen aurrean adierazi nahi dugu emakumeok horrelakoak askotan jasan behar izaten ditugula, eta nazkatuta gaudela, neska izateagatik soilik, horrelako erasoak jasan behar izateaz. Eraso sexista gehiagorik ez!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!