Gerra Zibileko aztarnen bila, auzolanean

Ataria 2015eko ekainaren 8a

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Adunako, Asteasuko eta Zizurkilgo udalekin batera auzolandegia antolatu dute, mendi aldean gelditzen diren trintxerak eta aztarnak garbitu eta arkeologikoki dokumentatzeko.

18-30 urte bitarteko gazteei bideratutako auzolandegia da, eta aurtengoa uztailaren 6tik 18ra bitarte izango da. 150 euroko kostua izango du, auzolandegiko materiala, hitzaldiak, bisita gidatuak, eta egonaldi guztiko mantenua (loa eta otorduak) barne.

Interesatuek, hbravo@aranzadi.eus helbidera idatzi beharko dute izena emateko. Ekainaren 26an amaituko da horretarako epea, eta 19 plaza izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!