Gipuzkoa bertsotan

Eskualdeko sei bertsolari sailkatu dira Gipuzkoako Txapelketarako

Ataria 2015ko eka. 8a, 11:48

Unai Mendizabal, larunbatean, Ataungo saioan.

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea bukatu da, eta beraz, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako pausoa eman duten 30 bertsolari zehaztuta geratu dira.

Horietatik sei eskualdekoak dira: Mikel Artola, Oihana Iguaran, Beñat Iguaran, Unai Mendizabal, Haritz Mujika eta Iñigo Gorostarzu. Larunbatean jokatu ziren azken bi saioak, eta Unai Mendizabalek goizeko saioa irabazi zuen.

Sailkatze fasean eskualdeko beste hiru bertsolari aritu dira: Imanol Irazustabarrena, Adur Gorostidi eta Txomin Azpiroz. Horiek ez dute lortu lehen fase honetan aurrera egitea. Bederatzi bertsolariak Harituz bertsozale elkarguneko kideak dira.

Larunbateko azken bi saioen aurretik, sailkapena lortua zuten Mikel Artolak, Oihana Iguaranek eta Beñat Iguaranek. Haritz Mujikak zain egon behar zuen lehian aritu behar zuten bertsolariek bere puntu kopuruak ez gainditzeko. 20. postuan zegoen sailkatuta, eta azkenean 25. bukatu du. Larunbatean Unai Mendizabalek, Iñigo Gorostarzuk eta Txomin Azpirozek parte hartu zuten goizeko saioan. Mendizabalek irabazi zuen eta berarekin batera Gorostarzuk ere beharrezko puntuak eskuratu zituen, sailkapeneko lehen 30 postuetan sartzeko.

Hain justu, 30 horiek duela lau urteko txapelketan sailkatze zuzena lortu zuten 13 bertsolariekin bat egingo dute, tartean Jexux Mari Irazu larrauldarra. Irailaren 20ean hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa.

Gipuzkoa Bertsotan amaituta, honako bertsolariek lortu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzea:

  BERTSOLARIA GOIZA ARRATSALDEA OSOTARA
1 Jon Maia Soria 305,5 277,5 583,0
2 Ander Lizarralde Jimeno 333,5 247,0 580,5
3 Mikel Artola Izagirre 315,5 261,5 577,0
4 Unai Muñoa Amundarain 298,5 278,0 576,5
5 Asier Azpiroz Iztueta 319,0 250,0 569,0
6 Haritz Casabal Pikabea 300,5 268,5 569,0
7 Ibai Esoain Arruti 321,0 245,0 566,0
8 Iñaki Gurrutxaga Zubimendi 304,5 258,5 563,0
9 Oihana Iguaran Barandiaran 304,0 258,5 562,5
10 Gorka Azkarate Torner 324,0 237,5 561,5
11 Arkaitz Oiartzabal Agirre 307,5 253,0 560,5
12 Beñat Iguaran Amondarain 313,0 247,0 560,0
13 Ane Labaka Mayoz 309,0 250,0 559,0
14 Nahikari Gabilondo Mendizabal 315,5 237,0 552,5
15 Xabier Sukia Etxeberria 292,5 258,5 551,0
16 Manex Mujika Amunarriz 276,0 270,5 546,5
17 Aratz Igartzabal Bidegain 291,0 254,5 545,5
18 Gemma Urteaga Garmendia 297,0 247,0 544,0
19 Unai Gaztelumendi Arandia 300,0 244,0 544,0
20 Egoitz Eizagirre Aduriz 292,5 250,0 542,5
21 Manu Goiogana Bengoetxea 290,5 250,5 541,0
22 Maider Arregi Markuleta 298,5 242,5 541,0
23 Unai Mendizabal Jauregi 312,0 227,5 539,5
24 Eli Pagola Apezetxea 301,0 237,0 538,0
25 Haritz Mujika Lasa 279,5 258,5 538,0
26 Amaia Iturriotz Etxaniz 291,5 246,0 537,5
27 Aitor Irastortza Fadrique 292,5 241,5 534,0
28 Iñigo Gorostarzu Etxebeste 292,5 240,0 532,5
29 Eneritz Artetxe Eizagirre 296,5 235,5 532,0
30 Antton Fernandez Lasa 293,0 236,5 529,5

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!