Eskualdeko bi sagardotegi, XIV. Sagardo Lehiaketako finalean

Ataria 2015eko ekainaren 4a

Aurten 17 herritako 35 sagardotegik hartu dute parte txapelketan eta sei finalistetatik bi eskualdekoak dira: Adunako Aburuza eta Ikaztegietako Begiristain.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen sagardo lehiaketak 14. edizioa du aurten. Sagardogilearen elaborazio lana baloratzea eta botilaratutako sagardoaren kalitatea saritzea dira lehiaketaren helburuak. Larunbatean izango da finala, 12:00etan Donostiako Euskal Gastronomia elkartean, eta bertan sei sagardo etxe izango dira:

  • ABURUZA Sagardotegia ADUNA
  • ALTZUETA Sagardotegia HERNANI
  • BEGIRISTAIN Sagardotegia IKAZTEGIETA
  • GARTZIATEGI Sagardotegia ASTIGARRAGA
  • GAZTAÑAGA Sagardotegia ANDOAIN
  • OLAGI Sagardotegia ALTZAGA

Aurtengo aldaketa nagusia epaimahaian izan da. Fraisoroko Dastagunean ikasi eta diplomadun sagardo dastatzaile adituak izango dira.

  • Juan Zuriarrain: Kimikoa. Enologia aholkularitzan teknikoa
  • Fernando Vadillo: Enologoa. Enologia aholkularitzan teknikoa
  • Agurtzane Andueza: Kimikoa. Fraisoro Ingurumen eta Nekazaritza Laborategikoa
  • Guillermo Castaños: Biokimikoa eta enologoa. Elikagaien higienean irakasle
  • Xabier Kamio: enologoa. Enologia aholkularitza bateko arduraduna
  • Irati Amondarain: enologoa

Foru Aldundiak antolatzen duen 14. Sagardo Lehiaketan sari hauek banatuko dira:

Lehenengo saria: 3.000 euro eta garaikurra eta "Bordatutako txapela” eta trofeoa.
Bigarren saria: 1.500 euro eta garaikurra.
Hirugarren saria: 1.000 euro eta garaikurra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!